LABORLAN V: ERALDAKETA DIGITALA BIOMEDIKUNTZAREN SEKTOREAN
Deskribapena
"Osasunaren eta biozientzien sektoreko eraldaketa digitaleko espezialista" izateko bidea egin nahi duten langabeei zuzenduta dago.
Programaren bi faseak hauek dira:
PRESTAKUNTZA-FASEA: 300 eskola-ordu 2024ko apirilaren 30etik uztailaren 30era, egunean 5:30 orduko saioetan.
LANBIDE-ESPERIENTZIAREN FASEA: Lan-kontratazioa Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, jasotako prestakuntza praktikan jar dezaten eta benetako lan-esperientzia har dezaten osasunaren eta biozientzien sektoreko eraldaketa digitalaren sektorean.
ZEHARKAKO PRESTAKUNTZA, 40 orduko lan-aktibazioko eta -orientazioko eskumenei buruzkoa.
Prestakuntza-etapan, laguntza ekonomikoa emango zaie parte-hartzaileei (10 €/ bertaratutako egun bakoitzeko).
Erakundea:BASQUE HEALTH CLUSTER
Herria:Bilbao
Izena emateko irekiera:2024-03-27
Izen-emate itxiera:2024-04-23
Telefonoa:644960003
Emaila:mikaela@basquehealthcluster.org
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA
M1 - Eraldaketa digitala osasunaren sektorean (40 ordu) M2 - "Datua" Osasunaren eta Bioteknologiaren sektorean (114 ordu) M3 - Biozientzietako eta osasuneko plataforma digitalen garapena (62 ordu) M4 - Aplikazio mugikorren garapena osasunaren eremuan (60 ordu) M5 - Datuen babesa eta erregulatorioa osasunaren sektorean (18 ordu) M6 - Zibersegurtasuna datu klinikoan (6 ordu)
-
KONPETENTZIA PROFESIONALAK ETA DIGITALAK
1.- Gaitasun digitalak. (15 ordu): Lanbide-jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak landuko dira. 2.- Orientazioa eta lan-aktibazioa. (25h): Enplegua eta enplegagarritasuna errazteko gaitasun pertsonalak eta sozialak garatuko dira.
Baldintzak
- Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan egotea (betiere egoera horrek ez badio eragozten programako jarduera guztietara joatea).
• Adin-nagusitasuna izatea.
• Bizkaian erroldatuta egotea.
• LH teknologia-adarra edo osasun-zientziak izatea.
• Hala badagokio, lan-baimena aurkeztea.
Honako langabe-kolektibo hauek izango dute lehentasuna, hurrenkeran:
• Emakumeak.
• 30 urtetik beherakoak.
• Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
• 45 urtetik gorako pertsonak.
Izena emanda zaude dagoeneko