LABORLAN V: ERAIKINEN BIRGAITZE IRAUNKORRA

Deskribapena

"Eraikinen birgaitze iraunkorreko langile" izateko bidea egin nahi duten langabeei zuzenduta dago.

Programaren bi faseak hauek dira:

PRESTAKUNTZA-FASEA: 300 eskola-ordu 2024ko apirilaren 30etik uztailaren 19ra, egunean 6 orduko saioetan.

LANBIDE-ESPERIENTZIAREN FASEA: Lan-kontratazioa Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, jasotako prestakuntza praktikan jar dezaten eta Eraikinen Birgaitze Iraunkorraren sektorean benetako lan-esperientzia har dezaten.

ZEHARKAKO PRESTAKUNTZA, 40 orduko lan-aktibazioko eta -orientazioko eskumenei buruzkoa.

Prestakuntza-etapan, laguntza ekonomikoa emango zaie parte-hartzaileei (10 €/ bertaratutako egun bakoitzeko).

Erakundea:ASCOBI-BIEBA

Herria:Abanto-Zierbena

Izena emateko irekiera:2024-03-27

Izen-emate itxiera:2024-04-23

Telefonoa:944272077

Emaila:jarauzo@ascobi.com

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA

    1.- Igeltserotza-lanetarako laneko arriskuen prebentzioa. (20 ordu) 2.- Igeltserotzako ingurumen-praktikak. (10 ordu) 3.- Aldamioak muntatzea. (40 ordu) 4.- SATE sistema. (120 ordu) 5.- Fatxada aireztatua (110 h.)

  • KONPETENTZIA PROFESIONALAK ETA DIGITALAK

    1.- Gaitasun digitalak. (15 ordu): Lanbide-jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak landuko dira. 2.- Orientazioa eta lan-aktibazioa. (25h): Enplegua eta enplegagarritasuna errazteko gaitasun pertsonalak eta sozialak garatuko dira.

Baldintzak

• Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan egotea (betiere egoera horrek ez badio eragozten programako jarduera guztietara joatea).

• Adin-nagusitasuna izatea.

• Bizkaiano erroldatuta egotea.

• Oinarrizko prestakuntza izatea.

• Hala badagokio, lan-baimena aurkeztea.

B gidabaimena izatea baloratuko da.

Honako langabe-kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

• Emakumeak.

• Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).

• 45 Urtetik Gorako Pertsonak.

• Gazteak (30 urte arte).

 

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko