LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: SEKTORE SOZIOSANITARIOA GIZARTE-ERAKUNDEETAN

Deskribapena

 

Apuntatu ERAKUNDE SOZIALETAKO PROFIL SOZIOSANITARIOAN laneratzeko programari.

PRESTAKUNTZA: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiri osoa, aukera-berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa, banakako eta taldeko orientazioa eta LAN-BITARTEKARITZAKO EKINTZAK.

BALDINTZAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua izatea, titulaziorik ez badu, maila proba bat gainditu beharko da.

HASIERA DATA: 2023ko urriaren 19a.

HARTZAILEAK: Iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta baztertuak izateko arriskuan daudenak.

LEKUA: Gordexola

Erakundea:GIZAKIA FUNDAZIOA

Herria:Gordexola

Izena emateko irekiera:2023-09-11

Izen-emate itxiera:2024-10-31

Telefonoa:944766004

Emaila:insercionlaboral@gizakia.org

Enplegu programa

  • PRESTAKUNTZA

    Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiri osoa (370h). Lanekoak ez diren praktikak egingo dira profesionaltasun-ziurtagiriaren enpresan, modulu teorikoetan gai den helburua betetzean. Aukera berdintasunaren sentsibilizazioa (20h) Noiz: 2023/10/19tik 2023/03/26ra Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 15:00etara

  • LAN-ORIENTAZIOA (BANAKAKO ETA TALDEKO SAIOAK)

    Fase honen helburua da pertsona bakoitzaren potentziala optimizatzea, prozesu osoan zehar laguntza profesionala emanez, laneratzea lortze aldera.

  • LAN-BITARTEKARITZAKO EKINTZAK

    Langileak kontratatu nahi dituzten enpresen eta ibilbidean parte hartuko duten pertsonen arteko harremana errazteko ekintzak.

Baldintzak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua izatea, titulaziorik ez badu, maila-proba bat gainditu beharko da. Prestakuntza behar bezala aprobetxatzeko behar besteko gaztelania-maila.

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko