LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: ITSAS SEKTOREA

Deskribapena

Prozesuaren printzipioak
Soldatzeko ekipoa
Ekarpen-metalak
Fundatzaileak
Soldatze-parametroak
Teknika operatiboak
Soldaduren akats tipikoak
Akatsak taldean. Kausak eta ondorioak
Dorre eolikoen soldadura eta ontzigintza

 

Erakundea:EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA

Herria:Barakaldo

Izena emateko irekiera:2023-09-22

Izen-emate itxiera:2024-03-25

Telefonoa:944356610

Emaila:jone@foromaritimovasco.com

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • SOLDADURA-PROZESUAK ETA -SISTEMAK: ARKU URPERATUA, MIG-MAG ETA ELEKTRODO ESTALIA.

    Ikastaro honen helburua da Arku Urperatuko soldadura-makinak erabiltzeko gaitasun osoa duten langileak prestatzea. Arku bidezko soldadura erabiltzen duten sektore nagusiak honako hauek dira: Dorre eolikoen eraikuntza, onshore (lehorrean) zein offshore (itsasoan). Ontzigintza, batez ere ontziaren kanpoko forruko txapentzat. Galdaragintza, oro har, hala nola gas-zilindroen eraikuntzan, habeen eta egitura-profilen soldaduran, etab.

  • Oinarrizko gaitasun digitalak

    Oinarrizko gaitasun digitalak

  • Berdintasunari buruzko prestakuntza

    Berdintasunari buruzko prestakuntza

Baldintzak

1. Titulu honetan jasotako laguntza kolektibo edo talde hauei zuzenduta daude:
a) 45 urtetik gorako pertsonak, hau da, 45 urteak beteak dituztenak.
b) Iraupen luzeko langabeak, hau da, aurreko 13 hilabeteetan hilabete batean baino
gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena, prestakuntzaren hasieratik zenbatuta.
c) Desgaitasunen bat duten pertsonak, hau da, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-
portzentajearen balorazioa egiaztatzen dutenak.
d) Bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsonak, eta pertsona hauek joko dira
halakotzat:
1) Bizkaian inklusioa sustatzeko dauden gizarte-zerbitzu foralen mendeko edozein
zentro eta programa publikotan dauden pertsonak; ekainaren 30eko
66/2020 Foru Dekretuaren 15. 1 a) artikuluan definitzen dira zerbitzuok.
2) Bizkaiko Lurralde Historikoko udalen baten oinarrizko gizarte-zerbitzuen arabera
baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak, betiere ebaluazio eta
diagnostikorako legez onetsitako ohiko tresna teknikoak erabilita hala baloratu
bada eta oinarrizko gizarte-zerbitzu eskudunak txosten bidez egoera
hori egiaztatu badu.
3) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badu ordaindutako
jarduerarik egiten ez duen ondorengo bat edo batzuk dituela
bere kargupean.
4) Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean
ezartzen diren prestazio ekonomikoen onuradun izaera eskuratu duten
pertsonak, edo martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuak arautzen dituen
gizarte-inklusiorako laguntza berezien onuradun izaera dutenak (abenduaren
13ko 207/2011 Foru Dekretuan egindako idazkeran), bai eta haien bizikidetza-
unitateko kideak eta abenduaren 20ko 19/2021 Legeak arautzen duen
bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak ere.
5) Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak); foru
dekretu honetan ezarritako laguntzen ondoreetarako, halakotzat hartuko dira
talde terapeutiko egokiaren ustetan, desintoxikazio-fasea eta mendekotasuna
kentzeko fasea gainditu ondoren eta etengabeko tratamenduan 6 hilabete
emandakoan lanaren bidez gizarteratzeko programa batean egon behar
direla uste den pertsonak.
6) Genero-indarkeriaren biktimak; Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko
Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoaren
arabera edo Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumea babesteko eta
Familiei Laguntzeko Zerbitzuak esku-hartu duelako egiaztagiriaren bidez.
7) Preso ohiak, integrazio-prozesuetan dauden errefuxiatuak eta etxerik gabeko
bizimodua uzteko prozesuak gainditu dituzten pertsonak.
8) Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima gisa detektatutako emakumeak.

2. Parte-hartzaileak izateko, pertsonek, prestakuntza hasten den egunean, edo,
bestela, haiek prestakuntzarekin hasten diren egunean (baldin eta beranduago bada):
a) Artikulu honen 1. paragrafoan aipatutako kolektiboren batekoak izan beharko
dute.
eek: BAO-2023a053-(I-305)
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
53. zk. 2023, martxoak 16. Osteguna 7. orr.
b) anbiden izena emanda egon behar dute, langabezian edo enplegua hobetzen,
baldin eta lan-kontratuak ez badu gainditzen aplikatu beharreko hitzarmenean
ezarritako lanaldiaren % 50.
Beren egoera erregularizatu gabe duten migratzaileen kasuan, Lanbidek eskainitako
prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuak eskatu dituztela egiaztatu beharko
dute.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.
Pertsona bat prestakuntzarekin hasi ahal izateko prestakuntzaren hasiera-eguna
baino beranduago, baldintza izango da prestakuntza-orduen % 25 baino gehiago
dagoeneko emanda ez egotea.

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko