LABORLAN IV programa Kultura- eta sormen-industriei aplikatutako makineria eszenikoa
Deskribapena
LABORLAN IV – KULTURA- ETA SORMEN-INDUSTRIEI APLIKATUTAKO ESZENAKO MAKINERIA LANGABETUEI zuzenduta dago, agertokiko eta tramoiako eragiketetan eta tekniketan langile gisa bidea egin nahi dutenei.
Hauek dira programaren bi faseak:
Prestakuntza aldia: irakastorduak eta praktikak 2023ko apiriletik ekainera bitarte, egunean 5 orduko saioetan.
Lanbide esperientzia: Bizkaiko sektoreko enpresetan lan kontratazioa, jasotako prestakuntza praktikan jarri eta kolektibitateetarako sukaldeko laguntzailearen sektorean benetako lan esperientzia har dezaten.
Zeharkako prestakuntza, laneko jarduera- eta orientazio-gaitasunetan, 40 ordukoa.
Informazio gehiago, DEMAren WEB ORRIRAKO ESTEKAN
Erakundea:DEMA
Herria:Portugalete
Izena emateko irekiera:2023-02-28
Izen-emate itxiera:2023-04-04
Telefonoa:944189055
Emaila:info@dema.eus
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
Eszenatoki eta tramoia tekniketan espezializatutako prestakuntza, kultura eta sormen industriei aplikatuta (185)h).
Lan arriskuen prebentzioa eraikuntzan. Oinarrizko maila (60 h.) Eszenatokira aplikatutako eraikuntza teknikak (75 h.) Eszenografia eta makineria eszenikoa (50h.)
-
Lanbide gaitasunak eta gaitasun digitalak (40 ordu)
1.- Gaitasun digitalak. (15 h): Lanbide jarduera burutzeko behar diren gaitasun digitalak landuko dira. 2.- Lanerako orientazioa eta aktibazioa. (25 h): enplegua eta enplegagarritasuna errazten duten gaitasun pertsonal eta sozialak garatuko dira.
Baldintzak
Parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan egotea, egoera horrek programako jarduketa guztietara joateko aukera ematen badie.
Adinez nagusi izatea.
Bizkaian erroldatuta egotea.
Oinarrizko prestakuntza izatea.
Dagokionean, lan baimena aurkeztu.
Sektorean esperientzia izatea baloratuko da, lanaldi zatituan, txandetan eta jaiegunetan lan egiteko prest egotea eta B motako gidabaimena izatea.
Talde hauek izanen dute lehentasuna:
- Emakumeak.
- Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
- 45 urtetik gorako langabeak.
- Langabezian dauden gazteak (30 urte bitartekoak).
Izena emanda zaude dagoeneko