LABORLAN IV. Programa Eraikinen Birgaitze Jasangarriaren Sektorea

Deskribapena

LABORLAN IV. ERAIKINEN BIRGAITZE IRAUNKORRA langabetuentzat da, eraikinen birgaitze iraunkorreko langile gisa bidea egin nahi dutenentzat.

Programaren bi faseak hauek dira:

Prestakuntza-fasea: 300 eskola-ordu eta praktikak apirilean, maiatzean, ekainean eta 2023ko uztailean, egunean 5 orduko saioetan.

Lanbide-esperientziaren fasea: lan-kontratazioa Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, jasotako prestakuntza praktikan jar dezaten eta eraikinen birgaitze iraunkorraren sektorean benetako lan-esperientzia har dezaten.

40 orduko zeharkako prestakuntza lan-aktibazioko eta -orientazioko gaitasunetan.

Informazio gehiago, DEMAren WEB ORRIRAKO ESTEKAN

Erakundea:DEMA

Herria:Abanto-Zierbena

Izena emateko irekiera:2023-02-28

Izen-emate itxiera:2023-04-18

Telefonoa:944189055

Emaila:info@dema.eus

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • Eraikinen birgaitze iraunkorrerako prestakuntza espezializatua (300 ordu)

    1.- Igeltserotza-lanetarako laneko arriskuen prebentzioa. (20 ordu) 2.- Igeltserotzako ingurumen-praktikak. (20 ordu) 3.- Aldamioak muntatzea. (40 ordu) 4.- SATE sistema. (120 ordu) 5.- Fatxada aireztatua (100 h.)

  • ZEHARKAKO GAITASUNEN MODULUA: LANEKO AKTIBAZIOA ETA ORIENTAZIOA ETA TREBETASUN DIGITALAK.

    40 orduko modulu honek gai hauek jorratuko ditu: 1.- Gaitasun digitalak. (15 ordu): Lanbide-jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak landuko dira. 2.- Orientazioa eta lan-aktibazioa. (25h): Gaitasun pertsonalak eta sozialak garatuko dira enplegua eta enplegagarritasuna errazten dituztenak.

Baldintzak


Parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan egotea, baldin eta egoera horrek programaren jarduera guztietara joateko aukera ematen badie.
Adin-nagusitasuna izatea.
Bizkaian erroldatuta egotea.
Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea.
Hala badagokio, lan-baimena aurkeztea.
Honako kolektibo hauek izango dute lehentasuna:


Emakumeak.
Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
45 urtetik gorako langabeak.
Langabezian dauden gazteak (30 urte artekoak).

 

 

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko