TEKNILAN PLUS: GARAPENA .NET

Deskribapena

 

TEKNILAN PLUS DESARROLLO.NET Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industrien sektorean bidea egin nahi duten langabeei zuzenduta dago.

Programaren bi faseak hauek dira:

Prestakuntza- eta praktika-fasea: 510 eskola-ordu gehi 175 praktika-ordu. Horien ondoren, IFCD 0210 profesionaltasun-ziurtagiria lortzen da, WEB TEKNOLOGIEN BIDEZKO APLIKAZIOEN GARAPENA (2023ko martxoa - 2023ko urria)

Lanbide-esperientziaren fasea: lan-kontratazioa Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, jasotako prestakuntza praktikan jar dezaten eta IKTen sektorean benetako lan-esperientzia har dezaten.

Lan-aktibazioko eta -orientazioko gaitasunei buruzko online zeharkako prestakuntza.

Prestakuntza-etapan eta lehenengo sei hilabeteetan, laguntza ekonomikoa emango zaie parte-hartzaileei.

Informazio gehiago hemen: TEKNILAN PLUS

 

Erakundea:DEMA

Herria:Bilbao

Izena emateko irekiera:2023-02-06

Izen-emate itxiera:2023-03-07

Telefonoa:944189055

Emaila:info@dema.eus

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • Prestakuntza fasea ikasgelan

    Aplikazio teknologikoen garapena ( 510 ordu) Dirulaguntza: 250 euro hilean

  • Prestakuntza-fase praktikoa

    Enpresetako praktika ( 175 ordu) Dirulaguntza: 250 euro hilean

  • Lanbide-esperientzia

    Bizkaiko sektoreko enpresetako lan-kontratazioa, prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Baldintzak

 

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan egotea, baldin eta egoera horrek programaren jarduera guztietara joateko aukera ematen badie.
Adin-nagusitasuna izatea.
Bizkaian erroldatuta egotea.
Hala badagokio, lan-baimena aurkeztea.
Honako kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

Emakumeak.
45 urtetik gorako langabeak.
Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago 18 hilabeteko epean).
Parte-hartzaileen prestakuntza-profila honako hau izango da:

Programazioaren arloko aurretiko prestakuntza baloratuko da (profesionaltasun-ziurtagiri bat egitea, beste bootcamps batzuetako parte-hartzaileak, gutxienez 150 orduko programazio-ikastaroak egitea).
Zientzia- eta teknologia-graduak, hala nola Biologia, Matematika, Fisika, Geologia, Kimika, etab.
Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatikaren edo enpresen administrazioaren arloetan.
Ingelesa jakitea baloratuko da.

 

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko