LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: MERKATARITZAKO JARDUERA OSAGARRIEN PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA
Deskribapena
Eragintza Fundazioa 1991n sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, gaixotasun mentala duten pertsonen gizarte- eta lan-premiari erantzuteko.
Ildo horretan, egungo lan-merkatuaren eskaria aztertu ondoren, Merkataritza sektorea (batez ere elikagaien sektorean) enplegu-aukera gehien sortzen ari denetako bat dela ikus daiteke. Pandemiaren unerik zailenetan ere operatibo mantendu da, eta gero eta kontratazio-premia handiagoak izan dira.
Hori dela eta, gaixotasun mentaleko kolektiboaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, ondo egituratutako lanpostuak behar baititu eta zereginak zehaztuta baititu, uste dugu gure lehentasunezko kolektiboak lan-merkatuan sartzeko bide egokia izan daitezkeela salgaien birjartzaile, paketatzaile eta banatzaile lanpostuak.
Alde horretatik, Eragintza Fundazioan laneratzeko plan bat diseinatu dugu, Merkataritzako Jarduera Osagarrien Profesionaltasun Ziurtagiria lortzean oinarrituta.
Erakundea:ERAGINTZA FUNDAZIOA
Herria:Bilbao
Izena emateko irekiera:2023-01-02
Izen-emate itxiera:2023-01-25
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
Berdintasuna
Berdintasunari buruzko 20 prestakuntza-ordu ematea.
-
Gaitasun digitalak
Ikasleen alfabetatze digitala
-
Lan-aktibazioa
Lan-aktibazioko ekintzak
-
Merkataritzako jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria
Profesionaltasun-ziurtagiria ematea
Baldintzak
Gaixotasun mentalaren diagnostikoa eta desgaitasunaren ziurtagiria
Izena emanda zaude dagoeneko