Lana aurkitzen lagunduko dizun tresnarik onena

Atari honetatik emango dizugun laguntzari esker, aurrera egingo duzu zure helburu profesionaletan, zure laneratzea egi bihur dadin.

Enpleguari lotutako kalitatezko baliabideak eskainiko dizkizugu (artikuluak eta azken albisteak, formakuntza pilulak, tutorialak, e-learning ikastaroak), eta eskura izango dituzu Bizkaian martxan dauden enplegu programa guztiak.

Abantaila ugari:

Enplegu atari guztiak atari bakar batean

Ez dio axola zer erakunde edo sektoretan bilatu nahi duzun. Atari honetan, kanal bakar baten bidez iritsiko zara Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen dituen formakuntza eskaintzara eta enplegu programara.

Ez galdu denborarik web pilo batean bilatzen. Bizkaiko enplegu atarian, dena leku bakar batean aurkituko duzu.

Guk egingo dugu bilaketa, zure ordez.

Pertsona bakoitzak bere premiak ditu, bere formakuntza, esperientzia eta interesak.

Hemen aurkituko dituzu zuretzat egokienak diren baliabideak, eta zure ibilbidea zehazten lagunduko dizu horrek.

Erregistratzen bazara, zure ezaugarrietara gehien egokitzen diren programen berri emango dizugu.

Horrela, benetan inporta duen horretan erabiliko duzu denbora.

Egizu klik bakar batez zure eskaera, edozein programatan.

Ez dio axola zer erakunderena den programa. Bizkaiko Enplegu Ataritik, zuzenean emango duzu izena..

Hori bai, horretarako zure profila osatu beharko duzu.

Behin zure curriculuma beteta, aurrerantzean balioko dizu klik bakar batez izena emateko nahi duzun programan.

Bete ezazu zure eskaera edozein programatara klik bakar batekin.

Berdin dio zein entitatek kudeatzen duen sartu nahi duzun eskaera. Bizkaiko enplegu ataritik klik bakar batekin eman dezakezu izena.

Baina hori egin ahal izateko erregistroa bete beharko duzu.

Eta hori baino errazago nahi baduzu, eraman gaitzazu zure mugikorrean...

Jada erregistratu bazara, deskarga ezazu App-a.

Zure profilari eta lehentasunei egokitutako programei buruzko abisuak jasoko dituzu.

Zure eskaeren egoeraren berri emango dizugu.

Ez duzu aukera bakar bat ere galduko, denak eskura edukiko dituzulako zure mugikorrean.