Enplegua bilatzeko laguntza. ANEZKA-EMALAN +45

2024-04-12 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza

Abian da Emalan programaren 3. edizioa, beste behin ere, senior talentuaren alde eginez

Lanpostu kualifikatuetan esperientzia duten 45 urte baino gehiagoko 30 emakumek gaur hasi dute haien ibilbidea Anezka-Emalan+45 programan. Programak irauten duen 6 hilabeteetan zehar, laguntza integrala eta intentsiboa jasoko dute haien laneratze prozesuan.


Programaren hasiera gisa, topaketa bat antolatu da Teresa Laespada diputatuarekin, eta zera esan du: “Talentu seniorra ikusgarriagoa egin behar dugu, balioa sortzen duelako eta erakundeen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzen dituelako. Izan ere, ikusgarritasunik gabe, ez zaio lehentasuna ematen agenda politikoetan, ezberdintasunak eta desparekotasunak ezkutatuz”. Horrez gain, parte-hartzaile guztiei animozko mezu positiboa helarazi nahi izan die: “Zuengan eta zuen potentizalarengan sinisten dugu. Badakigu pertsona askok bultzada txiki bat besterik ez duzuela behar, babes apur bat, aurrera egin ahal izateko”.


Anezka-Emalan+45 programa Bizkaiko Foru Aldundiak, Enplegu eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentziak, eta Cebekek sustatzen dute. Programa honek laneratze-prozesuetan adituak diren pertsona aholkulariak jarriko ditu hautatutako 45 urtetik gorako 30 emakumeen zerbitzura, banakako laguntza integrala eman diezaieten. Gainera, haien helburu profesionalak lortzeko asmoz, talde-saioak eta tailerrak izango dituzte, proposatutako lan-arloetako espezialistekin batera.

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak enplegua lana

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.