Autoenplegurako, negozioak eskualdatzeko edo enpresak sendotzeko laguntzak eskatzeko epea martxoaren 11n irekiko da

2024-03-11 Enplegua / Lan merkatua Ekintzailetza

Autoenplegurako, negozioak eskualdatzeko edo enpresak sendotzeko laguntzak eskatzeko epea martxoaren 11n irekiko da

Eskaerak apirilaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira autoenpleguaren kasuan eta uztailaren 30era arte beste bi programetan Enplegurako laguntza horiei buruzko informazioa lanera.enplegua@bizkaia.eus helbide elektronikoan edo 944068008 telefonoan bete daiteke.
Gaur egindako Foru Gobernu Kontseiluak behin betiko onartu ditu 2024ko ekitaldian ekimen ekintzaileak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak: autoenplegua, enpresa-transmisioa eta enpresa-sendotzea. Martxoaren 11tik aurrera eskatu ahal izango dira.
Autoenplegurako laguntzen kasuan, eskaerak jasotzeko epea apirilaren 5era arte egongo da zabalik; aldiz, enpresak eskualdatzeko eta enpresak sendotzeko laguntzen eskabideak jasotzeko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik.
Dirulaguntza hauetan interesa duten pertsona eta sozietateek informazio gehiago jaso dezakete lanera.enplegua@bizkaia.eus helbide elektronikoan edo 94 406 80 08 telefono zenbakian.
Autoenplegurako laguntzak norgehiagoka bidez ematen dira eta 5.000 eta 15.000 euro artekoak dira; enpresa-transmisiokoak (horiek ere norgehiagoka bidez emandakoak), berriz, 10.000 eta 20.000 euro artekoak dira. Enpresak sendotzeko dirulaguntzen kasuan, lehia askearen bidez ematen dira, gehienez 2.000 eurorekin.

 

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo EU - emprendimientoemergente EU - emprendimientoymujer EU - emprendimientoconalma

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.