Bizkaiko Enplegurako Sareak 140 erakunde baino gehiago bildu ditu, etorkizuneko giltzarri gisa etengabeko berrikuntza hartuta

2024-02-29 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza Ekintzailetza

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Saila Bizkaiko II. Enplegu Plana prestatzen ari da. Enpleguaren etorkizunak trantsizio hirukoitzari erreparatu behar dio: ekologikoa, teknologikoa eta biztanleriari dagokiona.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Bizkaiko Enplegurako Sareak topaketa egin du gaur eta bertan Bizkaiko enplegu-ekosistemaren 140 erakundetako ordezkariek parte hartu dute, etengabeko berrikuntza etorkizuneko giltzarri gisa hartuta.

Teresa Laespadak, ahaldun nagusiordeak eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna  Sustatzeko foru diputatuak, inauguratu du jardunaldia, eta ekitaldian berarekin egon dira, alde batetik, Javier Ramos Salazar, Lanbide erakundearen antolaketa-eraldaketaren arduraduna, Enpleguaren Euskal Legearen berrikuntzak azaldu dituena; eta, bestetik, Enplegua Sustatzeko  Bizkaiko zuzendaria, Susana González Rómulo. Hain zuzen ere González Romulok bere zuzendaritza dagoeneko lantzen ari den II. Enplegu Planari buruzko azalpena  egin du.

Jarraian  garatu den programa berritzaileei eta jardunbide egokiei buruzko mahai-inguruan (Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako, DEMA, zuzendariordea den Isabel Muelak moderatu duena) parte hartu dute honako hauek: Garikoitz Ayuela Jiménez (Inbiku Koop. de Iniciativa Social erakundearen bazkide sortzailea); Olga Martín García (ACLIMA, Ingurugiro Klusterreko zuzendaria) eta Susana Federío Arostegui (Fundación Laboral de la Construcción del País Vasco fundazioaren kudeatzailea). Jardunaldia enplegu eta prestakuntza politikei buruzko eztabaida eta hausnarketa dinamikekin osatu da.

Bere hitzaldian Laespada diputatuak eskerrak eman dizkie jardunaldian parte hartu duten 200 pertsona baino gehiagori, euren lankidetzagatik, ideiengatik eta proposamenengatik, bai eta “lan bila dabiltzanen eta euren plantilletan talentua sartu behar duten enpresen arteko loturari” dagokionez egiten duten lanagatik ere.

Bizkaiko Enplegurako Sarea udalek, enplegurako toki-erakundeek eta beste lurralde-eragile, erakunde eta prestakuntza-eragile batzuek osatzen dute; halaber, sareko kideak  dira eragile sozioekonomikoak, klusterrak, enpresa-elkarteak eta sindikatuak, enpresak, hirugarren sektoreko erakundeak eta elkarteak.

Legea

Laespadak Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Lege berria goraipatu du, lege-esparru batean  enplegu duinerako eskubidea txertatzen duena. Lege-esparru honek berrikuntza ezartzen du gai estrategiko gisa eta eskubide subjektibotzat jotzen ditu enplegu-politika aktiboak (orientazioa eta bitartekaritza).

Etengabeko aldaketa-errealitateetan bizi gara, eta berrikuntza, estrategikoa izateaz gain, logika hutsa da ia errealitate berriekin garai berrietara egokitzeko. Aldundian denbora luzea daramagu begirada berritzaile horrekin“, gaineratu du.

Zentzu horretan, ziurgabetasun garaiak bizi ditugula aitortu arren, argi dago “eskatuko diren gaitasunak erabat automatizatutako ekonomia batentzat direla, adimen artifiziala produkzio-tresna gisa txertatuta, fabrikazio-sistema eta manufaktura-sistema ekologikoagoaren premiarekin, zaintza-sistema profesionalizatua eta balio sozial handikoa eskatzen duen errealitate demografiko batekin“.

Ziur gaude lanpostu batzuk desagertu egingo direla, eta beste batzuek, ordea, ezagutza berriak eskatuko dituztela, eta beste batzuk, trantsizio hirukoitzarekin eta belaunaldien erreleboarekin lotuak, berriak izango direla” azpimarratu du.

Ildo horretatik trantsizioak “eraldaketa sozial bidezkoago eta inklusiboago baterako” aukera izan daitezkeela sinetsita, “politika publiko indartsuak dituen estatu sozialdemokrata indartsu baten” garrantzia nabarmendu du.

Berrikuntza, ebaluazioa, berdintasuna, askotarikotasuna eta begirada gizarte-kohesioan jartzea. Horiek dira gure apustuak, eta Bizkaiko enplegu-ekosistemarekin eta herritarrekin komunikatzeko bideak ezarriz garatu nagi ditugu“, adierazi  du amaitzeko.

Programa

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo EU - trabajo EU - formación

Abian da LABORLAN 2026

Programa mistoa da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituena, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.

DEMAren ANEZKA anezkek arrakastaz itxi dute bere azken edizioa

Gaur ANEZKA Enplegu eta Ekintzailetza Anezkaren azken hiru Anezkak itxi ditugu, Bizkaian enplegagarritasunerako funtsezko tresna dela erakutsi duen programa. Hasieratik, 701 pertsonak aurkitu dute lana ekimen honi esker, eta laneratzeko erreferente gisa f...

Hasi da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia

DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen izapidetu beharko dute izena emateko eskaera. Ekimena urriaren 16an hasiko da eta hamabost asteko iraupena izango du; helburu nagusia...