Aldundiak 1.700 pertsona baino gehiagori eskaini die enplegua eskuratzeko laguntza Lan berri programaren beste edizio batean

2023-03-27 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza Ekintzailetza

Lan Berri programaren bidez lan-aukerak bultzatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu dira; 4,85 milioiko inbertsioa egingo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak lan-aukerak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu ditu Lan Berri programaren bitartez. Aurreko edizioan, izan ere, Bizkaiko 1.700 pertsonari baino gehiagoari lagundu zitzaien enplegua eskuratzen.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu du Lan Berri programa, 4,85 milioi euroko inbertsioarekin. Programak hiru jarduketa-ildo ditu:

  • > Lehenengoan, laneratzen laguntzeko programa bat ezarri da eta horren bidez orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza eman zaie honako langabe hauei: 45 urtetik gorakoak, langabezian luzaroan daudenak, desgaitasunen bat dutenak eta gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudenak.
  • > Bigarren jarduketa-ildoan, laneratzen laguntzeko programa bat ezarri da eta horren bidez orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza eman zaie gazteei.
  • > Eta hirugarrenean, esku-hartze goiztiarreko programa bat ezarri da langabezian dauden 30 urtetik beherako gazte kualifikatuentzat, beren lehen lan-esperientzia izan dezaten.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak, Teresa Laespadak, azaldutakoaren arabera, «bizitza-proiektu duinetara bideratutako enpleguak eskuratzen lagunduko» duten programak bultzatu behar ditugu.

Era berean, haren esanetan, lanik ez duten pertsonei enplegua eskuratzen lagundu behar diegu, merituaz, talentuaz eta ahaleginaz gainera «garrantzitsuak direlako gizartea, ekonomia eta testuingurua» eta erakunde publikoen babesa.

Zera adierazi du: «Enplegua bilatzea ere bada gai publikoa. Erakundeok zeregin oso garrantzitsua daukagu enplegu egoki bat aurkitzen laguntzen. Eta horixe bera ari gara egiten lan-erreformarekin, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerarekin, Aldundiaren 2020-2023 aldirako Enplegu Planarekin edo aipatu dugun LanBerri programarekin».

Lan Berri programan, hain zuzen ere, gutxienez 131 berariazko ibilbide ezarri dira irabazi-asmorik gabeko erakundeen, udal-erakundeen edo unibertsitateen kontura, kasuaren arabera. Jarduketa-ildoa kontuan hartuta, gutxienez % 15 eta % 20 artekoak izango dira laneratzeak.

Lan Berri programaren azken edizioan 1.700 pertsona baino gehiagori lagundu zaie enplegua bilatzen (orientazioa, birkualifikazioa eta birkokatzea, kasuaren arabera), eta horri esker gutxienez 439 laneratze aurreikusten dira; hau da, lagundutako lau pertsonatik batek lana lortuko du.

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak enplegua EU - formación

Abian da LABORLAN 2025

Programa mistoa da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituena, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.

DEMAren ANEZKA anezkek arrakastaz itxi dute bere azken edizioa

Gaur ANEZKA Enplegu eta Ekintzailetza Anezkaren azken hiru Anezkak itxi ditugu, Bizkaian enplegagarritasunerako funtsezko tresna dela erakutsi duen programa. Hasieratik, 701 pertsonak aurkitu dute lana ekimen honi esker, eta laneratzeko erreferente gisa f...

Hasi da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia

DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen izapidetu beharko dute izena emateko eskaera. Ekimena urriaren 16an hasiko da eta hamabost asteko iraupena izango du; helburu nagusia...