Hiri iraunkorrak eta tokiko ikuspegia, Bizkaiko Enplegu Planaren garapenaren gakoak
2022-12-05 Enplegua / Lan merkatua
Teresa Laespada diputatuak adierazi du beharrezkoa dela "belaunaldien arteko itun bat egitea, pertsonak zaintzeko eredu berriak jorratzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia aintzat hartuta", eta horrek enpleguan ere aukerak irekitzen dituela.
Bizkaiko Enplegurako Lurralde Batzordeak laugarren bilkura egin du gaur, hiri jasangarriak eta tokiko enplegua ardatz hartuta, Bizkaiko 2022-23 Enplegu Plana garatzeko gako gisa.
Portugaleten egindako topaketan, batzorde horren bileran Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatua izan da, baita Las Rozaseko (José de la Uz Pardos), Portugaleteko (Mikel Torres) eta Ermuko (Juan Carlos Abascal) alkateak eta enplegu-politikekin lotutako erakundeetako ordezkariak ere.
"Trantsizio berde-energetikoak eta digitalak eta teknologikoak ere zerikusi handia dute hiri abegikorren eraikuntzarekin. Hiri horiek lehentasuna emango diote pertsonen zaintzari, teknologiak, adimen artistikoak eta big datak ematen dizkiguten aukerak baliatuta, eta, aldi berean, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak izango dira, baina baita gizarteratzeari dagokionez ere", azpimarratu du Laespada andreak.
Topaketan Victor Viuñuales Edo soziologo eta ECODEXeko presidente eta munduko itunaren Espainiako Sareko presidenteordea ere izan da. Era berean, Susana González Rómulo Bizkaiko Enplegu zuzendariak mahai-inguru bat moderatu du. Bertan, iraunkortasunaren esparruko enplegu-programei buruzko tokiko esperientziak eztabaidatu dira. Mahai-inguru horretako partaideak honakoak izan dira: Francisco Gutiérrez Marchena Sant Boiko Udaleko Alkatetza Kabineteko burua (IGUALSSON programa), Ana Herrera González Las Rozas Innovako Enpresa Garapen eta Ekintzailetzako zuzendariak (Enplegu teknologikoa bultzatzeko enpresa-ekosistema), Javier Allende Aretxabala Zallako Udaleko Ekonomia Sustapeneko teknikaria (Zallalan Programa) eta Rosalía Herrera Yuste Ermuko Udaleko zuzendari nagusiak (ProgramaTU). Jardunaldiaren ondorioak Prospektikerren ardurapekoak izan dira.
BALORATU ARTIKULU HAU
Etiketak EU - formación
Abian da LABORLAN 2026
Programa mistoa da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituena, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.
DEMAren ANEZKA anezkek arrakastaz itxi dute bere azken edizioa
Gaur ANEZKA Enplegu eta Ekintzailetza Anezkaren azken hiru Anezkak itxi ditugu, Bizkaian enplegagarritasunerako funtsezko tresna dela erakutsi duen programa. Hasieratik, 701 pertsonak aurkitu dute lana ekimen honi esker, eta laneratzeko erreferente gisa f...
Hasi da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia
DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen izapidetu beharko dute izena emateko eskaera. Ekimena urriaren 16an hasiko da eta hamabost asteko iraupena izango du; helburu nagusia...