Atzo, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren edizio berrian izan zen DEMA

2024-03-08 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza Ekintzailetza

"Enplegua Bizkaiko Aldundiaren lehentasuna da. Hemendik enpresei dei egin nahi diet guztiok dugun talentua aprobetxa dezaten "Susana González Rómulo (BFAko Enplegu zuzendari nagusia)

Enpresen eta tituludun eta ikasleen arteko topaketa da.
Unibertsitateak antolatutako ekitaldi honen helburua da UPV/EHUko ikasleen eta ikasketak amaitu dituzten pertsonen enplegagarritasuna sustatzea eta profil zehatzak bilatzen dituzten gazte eta enpresa horien kontaktua erraztea.
Irekiera-ekitaldian UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Morenok eta Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotzi Xabier Ochandianok parte hartu dute. Ongietorria eman diete bertaratutakoei, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Arloko Enpleguko zuzendari nagusi Susana González Romulok gogorarazi du "enplegua Bizkaiko Aldundiaren lehentasuna" dela, eta enpresei gonbita egin die guztiok dugun talentua aprobetxa dezaten.
Gainera, DEMAk, Bizkaiko enplegu eta ekintzailetzako foru agentzia den aldetik, stand informatibo bat izan du, egun osoan hallean egon zena bertaratutako ikasleen kontsultei erantzuteko.
Ekitaldiak bi jarduera mota izan zituen: alde batetik, enpresen mahai inguruak sektoreka, eta, bestetik, enpresen eta hautagaien arteko hartu-emanak. Aukera paregabea lan bila dabiltzanentzat, 75 enpresak baino gehiagok lanpostu hutsak betetzeko eskaintzak inskribatu baitituzte.
Azkenik, topaketa-jardunaldi honi amaiera emateko, denbora eta espazioa ere egon ziren harreman pertsonalak eta networkinga sustatzeko lunch garaian.

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo enplegua EU - emprendimientoemergente

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.