DEMAk bere zereginarekin jarraitu du Deustuko Unibertsitatearen XIX. Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren bigarren egunean

2024-02-22 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza Ekintzailetza

Bizkaitarren garapen profesionalarekin duen konpromisoari jarraiki, DEMAk bere zereginari eutsi dio Deustuko Unibertsitatearen XIX. Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren bigarren jardunaldian. Foroak biltzen ditu beren sektoreetan liderrak diren 50 enpresa baino gehiago, eta erreferente bat da ikasleek eta profesionalek lan aukera berriak bilatzeko behar duten laguntzan.

DEMAk foroan aktiboki parte hartzeak agerian uzten du talentu berriaren eta enplegu aukeren arteko loturan duen funtsezko zeregina, eta sendotu egiten du garapen profesionala eta laneratzea bultzatzeko funtsezko bazkide gisa duen posizioa.

Jardunaldi honetan, lana bilatzen ari diren ikasleek aukera izan dute Myriam Márquez DEMAko Enplegu eta Ekintzailetza teknikariarekin egoteko, eta honek azaldu die nola hobetu networkinga helburu profesionala lortzeko eta zein diren estrategia eraginkorrenak networking trebetasunak indartzeko, lan aukerak aktiboki bilatzeko eta helburu profesionalak betetzeko.

Gaurko saioan egoterik izan ez baduzu edo gehiago sakondu nahi baduzu gai honetan, bideo bat sortu dugu informazio interesgarriena laburbilduz. Ez galdu aukera funtsezko baliabide honetan -networkinga- trebatzeko, zure ibilbide profesionalean aurrera egiten lagunduko baitizu.

Ikusi bideoa eta hobetu zure enplegu bilaketa gaurdanik bertatik!

Ikusi bideoa “Nola egin networkinga zure helburu profesionala lortzeko”

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo enplegua EU - formación

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.