Hiri iraunkorrak eta tokiko ikuspegia, Bizkaiko Enplegu Planaren garapenaren gakoak

2022-12-05 Enplegua / Lan merkatua

Teresa Laespada diputatuak adierazi du beharrezkoa dela "belaunaldien arteko itun bat egitea, pertsonak zaintzeko eredu berriak jorratzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia aintzat hartuta", eta horrek enpleguan ere aukerak irekitzen dituela.

Bizkaiko Enplegurako Lurralde Batzordeak laugarren bilkura egin du gaur, hiri jasangarriak eta tokiko enplegua ardatz hartuta, Bizkaiko 2022-23 Enplegu Plana garatzeko gako gisa.

Portugaleten egindako topaketan, batzorde horren bileran Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatua izan da, baita Las Rozaseko (José de la Uz Pardos), Portugaleteko (Mikel Torres) eta Ermuko (Juan Carlos Abascal) alkateak eta enplegu-politikekin lotutako erakundeetako ordezkariak ere.

"Trantsizio berde-energetikoak eta digitalak eta teknologikoak ere zerikusi handia dute hiri abegikorren eraikuntzarekin. Hiri horiek lehentasuna emango diote pertsonen zaintzari, teknologiak, adimen artistikoak eta big datak ematen dizkiguten aukerak baliatuta, eta, aldi berean, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak izango dira, baina baita gizarteratzeari dagokionez ere", azpimarratu du Laespada andreak.

Topaketan Victor Viuñuales Edo soziologo eta ECODEXeko presidente eta munduko itunaren Espainiako Sareko presidenteordea ere izan da. Era berean, Susana González Rómulo Bizkaiko Enplegu zuzendariak mahai-inguru bat moderatu du. Bertan, iraunkortasunaren esparruko enplegu-programei buruzko tokiko esperientziak eztabaidatu dira. Mahai-inguru horretako partaideak honakoak izan dira: Francisco Gutiérrez Marchena Sant Boiko Udaleko Alkatetza Kabineteko burua (IGUALSSON programa), Ana Herrera González Las Rozas Innovako Enpresa Garapen eta Ekintzailetzako zuzendariak (Enplegu teknologikoa bultzatzeko enpresa-ekosistema), Javier Allende Aretxabala Zallako Udaleko Ekonomia Sustapeneko teknikaria (Zallalan Programa) eta Rosalía Herrera Yuste Ermuko Udaleko zuzendari nagusiak (ProgramaTU). Jardunaldiaren ondorioak Prospektikerren ardurapekoak izan dira.

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - formación

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

Enplegua bilatzeko laguntza. ANEZKA-EMALAN +45

Abian da Emalan programaren 3. edizioa, beste behin ere, senior talentuaren alde eginez

Apirilaren 23ra arte zabalik egongo da LaborLan programan (Enplegurako laguntza programa, prestakuntzaren eta kontratazioaren bidez) aurreinskripzioa egiteko epea.

Eskaerak Bizkaiko Enpleguaren Atariaren bidez egin daitezke (portaldeempleodebizkaia.eus). Programaren bosgarren edizioa honako sektore hauetan oinarritzen da: biomedikuntza, eraikuntza (birgaitze iraunkorra), teknologia eta obra zibileko makineria.