Aldundiak autoenpleguan eta ekintzailetzan egindako inbertsioarekin urtero mila enpresa baino gehiago sortzen laguntzen du

2022-09-02 Ekintzailetza

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak iaz 1.171 enpresa eta 1.259 enplegu sortzeko laguntza eman zuen. Hiru urteren ondoren, enpresa horien % 78k martxan jarraitzen du.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak autoenpleguan eta ekintzailetzan egindako inbertsioarekin urtero mila enpresa baino gehiago sortzen laguntzen du.

Zehazki, sail horren arduraduna den Teresa Laespada foru diputatuak Batzar Nagusien Batzordean gaur azaldu duenaren arabera, iazko laguntza ekonomikoarekin 1.171 enpresa eta 1.259 enplegu zuzen sortu ziren.

Ekintzailetza ekimenen dekretuaren barnean (Enpresak martxan jarri eta sortzeko laguntzen 2. lerroan) 5.000 eta 15.000 euro arteko laguntza zuzenak ematen dira enpresak martxan jartzeko. 2022an 5.590.000 euroko aurrekontu partida dago, hasiera batean iaz helburu horretarako bideratutako zenbatekoarekin alderatuta, 200.000 euro baino zerbait gehiago.

Iaz ezarri zen beste berritasunetako bat da hartzaileak gehitzea izan da. Horren bitartez lortu nahi dena da prekarietate egoeran dauden pertsonentzat errazagoa izatea negozio berri bat sortu eta kalitatezko enplegua lortzea.

2015etik aurrera Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak autoenplegu eta ekintzailetzako 7.036 proiektu sortzeko laguntza eman du, eta 7.858 zuzeneko lanpostu sortu dira. Lanpostu gehienak emakumeek bete dituzte (% 52) eta adinei dagokienez, % 24 30 urte baino gutxiagoko gazteak izan dira eta % 28 45 urte baino gehiagokoak.

ENPRESEK BIZIRAUTEA

Negozioen biziraupenari dagokionez, iazko datuen arabera, aurreko bi urteetan sortutakoen % 84k martxan jarraitzen zuen, eta hiru urte lehenago sortutakoen % 78k. Horrek esan nahi du enpresa proiektu sendoak eta erresilienteak direla.

Laespada diputatuak azpimarratu du sailak bermedun ekintzailetza sustatzen duela, eta prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dituela. Horretarako, norgehiagoka bidez laguntzak ematen dituzte eta lankidetzan eta koordinazioan jarduten dute Bizkaiko ekintzailetza ekosistemarekin.

Era berean jakinarazi du bideragarriak diren ekintzailetza ekimenak ez direla ezerezean geratu behar. Ezin dugu alferrik galdu errelebo faltarengatik negozio errentagarriak itxi behar dituzten proiektuen gizarte kapitala, ekonomikoa eta ezagutzena, gehitu du.

Bere ustez, ekintzailetzaren eta autoenpleguaren alde egiten duten horrelako ekintzak foru sailak bultzatzen dituen besteen konturako enplegu programei gehitzen zaizkie, eta horietan ezinbestekoak dira besteak beste proiektu bideragarriei laguntza zuzenak ematea, kultura ekintzailea sustatzea eta ekintzailetza kolektibo zaurgarriak gizarteratzeko tresna gisa promozionatzea.

Ondoren esan du politikak eta inbertsioak ekintzailetza kolektibo berrietara hedatzeko egiten ari direla (langabetuak, enplegua hobetu nahi dutenak eta berrekintzaileak), besteak beste enpresa finkatzea helburu duten proiektuen biziraupena zaintzen dutela eta berrekintzailetza bezalako arloak gehitu dituztela (enpresa transmisioa), adibidez orain dela gutxi aurkeztu duten NegoziOn bezalako programekin. Ekimen Ekintzaileen Dekretuan guztira 7,14 milioi euro daude.

Foru Sailaren jarduera hori guztia babesten eta osatzen du Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak -DEMA-. DEMA ezinbesteko tresna da Bizkaiko Foru Aldundiaren enpleguko politika aktiboak diseinatu eta egikaritzeko.

Laespadak ziurtatu du DEMA finkatutako erakunde entzutetsua dela eta lantalde profesionala duela eta gaitasun handia dutela enpleguak defendatu, sustatu eta hobetzeko.

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - institucional

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

Enplegua bilatzeko laguntza. ANEZKA-EMALAN +45

Abian da Emalan programaren 3. edizioa, beste behin ere, senior talentuaren alde eginez

Apirilaren 23ra arte zabalik egongo da LaborLan programan (Enplegurako laguntza programa, prestakuntzaren eta kontratazioaren bidez) aurreinskripzioa egiteko epea.

Eskaerak Bizkaiko Enpleguaren Atariaren bidez egin daitezke (portaldeempleodebizkaia.eus). Programaren bosgarren edizioa honako sektore hauetan oinarritzen da: biomedikuntza, eraikuntza (birgaitze iraunkorra), teknologia eta obra zibileko makineria.