LanBerri” enplegu programak 4,7 milioi euroko laguntza emango die lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei

2022-05-17 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza

Mila eta bostehun pertsona inguruk jasoko dituzte laneratzeko ibilbideak, orientazio-, prestakuntza- eta bitartekotza-ekintzekin. LanBerrik dirulaguntzen hiru lerro ditu, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduak: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak, eta gazteak. Onartu berri den dekretua ondoren programa hau onuradunekin garatuko duten entitateei eta erakundeei zuzentzen zaie, lankidetza publiko pribatuaren aldeko apustua eginez.

Bizkaiko Foru Aldundiak LanBerri programaren edizio berri bat onartu du eta 4,7 milioi euroko inbertsioa egin du guztira lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeko.

LanBerriren lan-aukerak sustatzeko dekretua Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren ekimena da, eta Lurralde Historikoko mila eta bostehun langabe inguruk jasoko dute onura, orientazioa, prestakuntza eta lan-bitartekaritza barne.

Zehatzago esanda, programa hiru dirulaguntza lerroren bidez garatzen da, lanpostu bat aurkitzeko zailtasun handienak dituzten enplegurik gabeko pertsonei zuzenduta daudenak; horien artean sartzen dira 45 urtetik gorako pertsonak, iraupen luzeko langabeak, desgaitasunen bat dutenak edo gizarte-bazterketako arriskuan daudenak. Era berean, gazteei ere zuzentzen zaie (bi ildo, gazte horien prestakuntza-mailaren arabera).

Hasiera batean dekretua entitateei eta erakundeei zuzenduta dago eta aipatu den 4,7 milioi euroko inbertsioarekin onuradunek zuzenean  jarriko dituzte abian programak ezartzen dituen ekimenak:

  • Lan-orientazioa: informazioa, banakako egoeraren diagnostikoa, aholkularitza, motibazioa eta laguntza.
  • Lan-aktibazioa: prestakuntza-eskaintzari, lan-araudiari (lan-kontratuak, eskubideak eta betebeharrak, hitzarmen kolektiboa) eta lan-merkatuari buruzko informazioa emateko talde-saioak.
  • Lan-bitartekaritza: enpresekin topaketak egitea eta lan-eskaintzak aztertzea eta identifikatzea.
  • Prestakuntza.

Programan, halaber, parte-hartzaileen % 15ek gutxienez laneratzea lortzea aurreikusten da. Gazteen kasuan, ildoetako bat kualifikazioa dutenei zuzentzen zaie, eta gutxieneko laneratzea parte-hartzaileen % 20ra igotzen da.

ENPLEGU DUINA

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, adierazi du beharrezkoa dela "bizitza duineko proiektuak garatzea ahalbidetuko duen enplegua"  sortzen lagunduko duten programak bultzatzea.

Era berean, langabeei laguntzeko beharra defendatu du, lanpostu bat bilatzen duenaren "merezimenduaz, talentuaz eta ahaleginaz gain", gizarteak, ekonomiak eta inguruko testuinguruak ere garrantzia dutelako.

"Enplegua bilatzea kontu publikoa ere bada. Erakundeok zeregin garrantzitsua dugu enplegu duina lortzen laguntzeko. Hori egiten ari gara Lan Erreformarekin, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerarekin eta Aldundiaren 2020-23 Enplegu Planarekin edo "LanBerri" programa honekin", adierazi du.

Era berean, lan bila dabiltzan pertsonei gogorarazi die bide horretan "ez daudela bakarrik", baizik eta LanBerri programa garatzen duten entitateen eta erakundeen laguntza izan dezaketela.

"Nekea eta ziurgabetasuna ohikoak dira enplegurik aurkitzen ez denean. Eta horrek ezinegona eta mesfidantza areagotzen ditu. Baina zailtasun une hauetan aukerak aurkitzeko ahalegin sendoa egiten dugu. Aldaketa teknologikoek, ingurumen-larrialdiak eta biztanleriaren zahartzeak lan-merkatua iraultzen ari dira. Hor dugu jarrita gure arreta, aldaketek nahi dugun eta merezi dugun gizarte justuena eraikitzeko aukera eman diezaguten", azpimarratu du.

EMAITZAK

Programa honen historikoari dagokionez, 2019an onartutako inbertsioarekin 267 lan-txertaketa lortu ziren LanBerrin, eta 160 gazteen enplegagarritasuna sustatzeari dagokionez; beraz, guztira 427 laneratze izan dira.

Iazkoari dagokionez, 45 urtetik gorakoengan, iraupen luzeko langabeengan, desgaitasuna dutenengan eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenengan egindako inbertsioaren ondorioz, martxan daude 926 pertsonentzako enplegurako laguntza-ibilbideak. Gazteak laneratzeari dagokionez, 433 pertsona dira enplegua lortzeko laguntza jasotzen ari direnak, eta prestakuntzan ari diren eta enpleguari laguntzeko ibilbideetan parte hartzen ari diren gazteak 242 dira.

Informazio gehiago:

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo EU - trabajo enplegua EU - institucional

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.