Pribatutasun politika
Enplegu-atarian erregistratzeari buruzko informazio-politika
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
DEMA - Bizkaiko Emplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
IFK: G48408405
Posta helbidea: Fanderia 2, 48901-Barakaldo (Bizkaia)
Tel. zk.: 944189055
Maila: info@dema.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Erregistro telematikoa egiteko, erregistratutako pertsonek DEMAk edo DEMArekin hitzarmena duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuek eskainitako prestakuntza ibilbideetarako eta enplegu eta autoenplegu aukeretarako sarbidea izan dezaten.
Sarbide profilak egiteko, pertsona bakoitzaren baldintzetara egokitutako konponbideak proposatu ahal izateko.
DEMAren jarduerari buruzko estatistikak egiteko.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure baimena, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Datu pertsonalak soilik lagako dizkiegu DEMArekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki prestakuntza eskaintzetan eta enplegu aukeretan parte hartzen duten erakunde publikoei eta pribatuei. Horrez gain, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean bakarrik lagako ditugu zure datuak.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Datu pertsonalak soilik lagako dizkiegu DEMArekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki prestakuntza eskaintzetan eta enplegu aukeretan parte hartzen duten erakunde publikoei eta pribatuei. Horrez gain, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean bakarrik lagako ditugu zure datuak.
Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak gordeko ditugu hasieran emandako baimena ezeztatu arte. Orduan, datuak blokeatuta geratuko dira eta sarbide mugatua izango dute, aplikatzekoa den araudi espezifikoak ezarritako preskripzio aldian, bai eta datu pertsonalen kudeaketagatik eta tratamenduagatik erantzukizunak eskatu daitezkeen aldian ere.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Erakundea zure datu pertsonalak tratatzen ari ote den baieztatzeko eska dezakezu, eta, horrez gain, datu horiek eskuratzeko, datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea duzu, beste arrazoi batzuen artean, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako; era berean, datuen tratamendua mugatzea eskatzeko, datuen tratamenduaren aurka egiteko eta baimena ezeztatzea eskatzeko eskubidea duzu.
Zure eskubideak baliatzeko, dagokion eskaera egin behar duzu helbide elektroniko honetan info@dema.eus.
Gainera, erreklamazioa aurkeztu dezakezu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, bereziki zure eskubideak baliatzean gogobetetasunik lortu ez baduzu. Erreklamazioa egiteko, Agentziaren posta helbidea edo helbide elektronikoa, www.aepd.es, erabili behar dira.
Segurtasuna
Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, eta, datuak aldatzea, galtzea, eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak beteko dira.