ENPLEGURAKO LAGUNTZA PROGRAMA: LEA-ARTIBAI
Deskribapena
Enplegurako laguntza programa
Erakundea:LEARTIBAI FUNDAZIOA
Herria:Markina-Xemein
Izena emateko irekiera:2025-04-02
Izen-emate itxiera:2026-04-01
Telefonoa:946169172
Emaila:eplaza@leartibaifundazioa.eus
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
BERRORIENTAZIOA
DIAGNOSTIKOA eta PROFILA: diagnostiko indibidualizatua eta profila egitea. Partaideei arreta berezia emango zaie bere lan ezaugarriak identifikatzeko: abileziak eta gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera, izan ditzaketen aukera profesionalak… Diagnosia egin ostean, profila osatuko da. • BANAKAKO IBILBIDEA: banakako ibilbide pertsonalizatua diseinatuko da. Ibilbide honetan, behin profila zehaztu eta gero, honako puntu hauek hartuko dira kontutan: aukera profesionalak, lan merkatuaren egoera, formazio beharrak, zeharkako gaitasunen lanketa, eman beharreko pausuak eta egutegia. • TUTORIZAZIO PERTSONALIZATUA: prozesu osoan zehar, banakako tutorizazioa egingo da, bakoitzaren ibilbidearen egoera aztertuz. Emandako pausuak ikuskatuko dira, lorpenak eta helburuak lortzeko falta diren ekintzak zehaztuz. Saio bakoitzean hurrengo saiorako ekintzak planifikatuko dira. • AHOLKULARITZA TEKNIKOA: pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera, aholkularitza eta laguntza tekniko osagarria emango zaio: curriculum pertsonalizatua egiten laguntzeko tresnak eta teknikak.
-
BERLANERATZEA
Prospekzioa egingo da zehaztutako jarduera sektoretan. Behin lan eskaintzak identifikatu eta gero, parekatu egingo dira pertsonen profilekin, egokitzapena lortzeko nahian.
Baldintzak
- Lea-Artibain erroldatuta egotea
- Langabezian egotea
Izena emanda zaude dagoeneko