LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: BARRAKO ETA SUKALDEKO LAGUNTZAILEA

Deskribapena

 

PRESTAKUNTZA PLANA: Prestakuntza Planak (Ibilbidea) honako modulu eta prestakuntza-espezialitate hauek barne hartzen ditu:

1. MODULUA. SUKALDEKO LAGUNTZAILEA (100 ordu)

2. MODULUA. ZERBITZARI LAGUNTZAILEA (110h)

1 Prestakuntza-espezialitatea:

(INAD01) ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO SEGURTASUNA ETA HIGIENEA (60 ordu guztira).

Prestakuntza osagarri espezifikoa:

(FCOM01) ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA (10 ordu)

Gainera, prestakuntza-planak (ibilbidea) AUKERA-BERDINTASUNAREN INGURUKO SENTSIBILIZAZIORA bideratutako prestakuntza-modulu bat biltzen du.

Gizarteratze-ibilbidea prozesu hauekin osatzen da: LAN-ORIENTAZIOA, LAN-AKTIBAZIOA, LAN-BITARTEKARITZA, LANERATZEA ETA JARRAIPENA.

Erakundea:EDE FUNDAZIOA

Herria:Bilbao

Izena emateko irekiera:2025-10-01

Izen-emate itxiera:2026-10-31

Telefonoa:944009999

Emaila:empleo@edefundazioa.org

Enplegu programa

  • 1. FASEA. LAN-AKTIBAZIOA

    Parte-hartzaileen aktibazioa sustatzea talde-lanaren testuingurutik. • Parte-hartzaileak enpleguaren eta gizartearen konplexutasunaren aurrean kokatzea. • Laneratzeko motibazioa eta ahalduntzea hobetzea, talde-lanaren bidez. • Beren protagonismoa eta partaidetza indartzea laneratzeko ibilbide propioaren garapenean. • Enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, enplegurako gaitasun profesionalak eta sozio pertsonalak eskuratuz.

  • 2. FASEA. PRESTAKUNTZA TEKNIKO PROFESIONALA

    Parte-hartzaileek programazio-lanerako dituzten gaitasun tekniko profesionalak hobetzea. • Ikaslea oinarrizko ezagutzetara hurbiltzea, langile profesionalekin lankidetzan aritzeko gai izan dadin.

  • 3. FASEA. LAN-BITARTEKARITZA

    Bilbo Handiko eskualdeko informatika-sektoreko enpresak identifikatzea, harremanetan jartzea eta kontzientziatzea, konponketen, osagaien salmenten eta abarren esparruan, laneratzeko zailtasun bereziak dituen kolektiboaren langabeziari buruz eta kolektibo horri aukerak eskaintzearen garrantziari buruz. Edo parte-hartzaileen laneratzea erraztea, sektoreko enplegu-eskaintza eta -eskaria hurbilduz eta egokituz.

  • 4. FASEA. GIZARTERATZEA

    Parte-hartzaileen laneratzea lortzea.

  • 5. FASEA. JARRAIPENA

    Parte-hartzaile bakoitzeko "Enplegagarritasun-plan indibidualaren" emaitzak ebaluatzea

Baldintzak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute, langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran (kontratua < % 50 hitzarmeneko lanaldia).

Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.

Egoera erregularizatu gabe duten migratzaileen kasuan, Lanbidek eskainitako prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuak eskatu izana egiaztatu beharko dute.

Talde hauetakoren bateko kide izan behar dute:

45 urtetik gorakoak, hau da, 45 urte beteak dituztenak.
Iraupen luzeko langabeak, hau da, prestakuntza hasi aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lanik egin ez dutela egiaztatzen dutenak.
Desgaitasuna duten pertsonak, hau da, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-egoeraren balorazioa egiaztatzen dutenak.
Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko