LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: SOLDADURA-PROZESUAK ETA -SISTEMAK: ARKU URPERATUA, MIG-MAG ETA ELEKTRODO ESTALIA
Deskribapena
Prestakuntza teknikoa: SOLDADURA-PROZESUAK ETA -SISTEMAK: ARKU URPERATUA, MIG-MAG ETA ELEKTRODO ESTALIA
Metalezko egituren eraikuntzaren eta konponketaren arloko lanbide-gaikuntzara bideratutako prestakuntza-ekintza.
Programak, gainera, zeharkako konpetentzia giltzarriei buruzko prestakuntza jasotzen du, hala nola tresna digitalen erabilerari eta genero-berdintasunaren sustapenari buruzkoa.
Erakundea:MAVI Formación
Herria:Barakaldo
Izena emateko irekiera:2025-10-22
Izen-emate itxiera:2026-01-23
Telefonoa:944356610
Emaila:am@fmv.eus
Enplegu programa
-
SOLDADURA-PROZESUAK ETA -SISTEMAK: ARKU URPERATUA, MIG-MAG ETA ELEKTRODO ESTALIA
200 ordu.- Soldaduraren teknikan, motetan eta metodoetan beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu teorikoak eta trebetasun praktikoak eskuratzea. Prozesuaren ekipamenduari, kontsumigarriei eta teknikari buruzko beharrezko ezagutzak ematea. Horiei esker, ikasleak era askotako eraikuntza soldatuak garatu eta fabrikatzeko prozedurak diseinatu eta aplikatu ahal izango ditu modu praktikoan, eta horiei aurre egin beharko die bere lan-bizitzan zehar.
-
GAITASUN DIGITALAK
50 ordu.- Lan-bilaketa erraztu eta hobetuko duten trebetasun digitalak eskuratzea, bai eta curriculum vitaea egitea eta bidaltzea ere.
-
BERDINTASUNA
10 ordu.- Parte-hartzaileak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren inguruan
Baldintzak
1. 30 urtetik beherakoak.
2. Parte-hartzailetzat hartzeko, pertsonek, prestakuntza hasten den egunean, edo, geroago hasten badira,
baldintza hauek betetzea:
a) Artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitako kolektiboren bateko kide izan behar dute.
b) Lanbiden izena emanda egon behar dute, langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran, betiere lan-kontratuak ez badu gainditzen aplikatzekoa den hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 50. Egoera erregularizatu gabe duten migratzaileen kasuan, Lanbidek eskainitako prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuak eskatu izana egiaztatu beharko dute.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.
Izena emanda zaude dagoeneko