LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: BABESA, SEGURTASUN PRIBATUA ETA LEHERGAILUEN ZAINTZA SEGURTASUN PRIBATUA ETA
Deskribapena
Proiektuak barne hartzen ditu hurrengo formakuntza moduluak: 340 ordu formakuntza teknikoan, 25 ordu gaitasun digitaletan, 25 berdintasunean, 15 ordu enplegurako funtsezko gaitasunetan, orientazio eta bitartekotza ekintzak enpresekin, lan-aktibazioan 15 orduko formakuntza eta prestakuntza amaitzen duten pertsonen % 50 kontratatzeko konpromisoa. Gainera, 40 ordu parktika enpresan
Bizkaian erroldatuta dauden eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan alta emanda dauden 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
EZINBESTEKOA: DBHko titulua edo goragokoa izatea, nazionalitate espainiarra izatea eta aurrekari penalik ez izatea.
Erakundea:FUNDACIÓN INTEGRANDO
Herria:Erandio
Izena emateko irekiera:2025-10-07
Izen-emate itxiera:2025-10-28
Telefonoa:688816268
Emaila:oyurrebaso@fundacionintegrando.com
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
BANAKAKO ORIENTAZIOA
Enplegua aktiboki bilatzera bideratutako ekintzak, CVa egitea, lan-elkarrizketak prestatzea, lan-eskaintzetan izena ematea...
-
LAN-AKTIBAZIOA
Laneko konpetentziak eskuratzera bideratutako 15 orduko ekintza formatiboa; lan-araudiari buruzko informazioa, talde-lana, komunikazio eraginkorra...
-
LANERATZEN LAGUNTZEA
Laneratzeko banakako laguntza, jarraipena eta banakako aholkularitza laneratu aurretik, bitartean eta ondoren.
-
GAITASUN DIGITALAK
25 orduko prestakuntza-ekintza, esparru digitalean gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko, enplegu-bilaketa aktibo osoagoa eta lan-merkatuaren eskakizunetara egokiagoa izan dadin.
-
AUKERA-BERDINTASUNA ALBORATZEKO PRESTAKUNTZA
Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna zer den jakiteko 25 orduko prestakuntza-ekintza, gizartea garatzen laguntzeko, lan-merkatuan berdintasun-baldintzetan sartuz
-
LAN-BITARTEKOTZA
Elikaduraren sektoreko enpresekin harremanetan jartzea, laneratzea lortzeko.
-
BABESA, SEGURTASUN PRIBATUA ETA LEHERGAILUEN ZAINTZA
310 orduko prestakuntza-ekintza, lana egiteko behar diren gaitasunak eta trebetasunak lortzera bideratua. Praktikak enpresan: 40 ordu.
-
ENPLEGURAKO BEHARREZKO GAITASUNAK
15 orduko prestakuntza-ekintza, enplegua lortu eta mantentzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzera zuzendua.
Baldintzak
Bizkaian erroldatuta dauden eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan alta emanda dauden 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
EZINBESTEKOA: DBHko titulua edo goragokoa izatea, nazionalitate espainiarra izatea eta aurrekari penalik ez izatea.
Izena emanda zaude dagoeneko