LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: TELELAGUNTZAKO DEIAK KUDEATZEA

Deskribapena

Ibilbide honen bidez, parte-hartzaileei behar dituzten mekanismo eta tresna guztiak eman nahi dizkiegu, lan-merkatu arruntean sar daitezen. Horretarako, orientazioko, lanbide-prestakuntzako eta TELELAGUNTZA KUDEATZEKO sektoreko eragile enplegatzaileekiko lan-bitartekotza zuzen eta eraginkorra egiteko laguntza pertsonalizatuko prozesuak abiarazi nahi ditugu.


Parte-hartzaileek honako hauek ikasiko dituzte: telelaguntza-zerbitzuaren sarrera-deiei erantzuten eta horiek kudeatzen, telelaguntza-zerbitzuaren irteera-deiak ematen eta kudeatzen, eta telelaguntza-zerbitzua emateko tresnak, teknikak eta trebetasunak erabiltzen.

Erakundea:ENKARTERRI BERRI ZERBITZUAK, S.L.

Herria:Zalla

Izena emateko irekiera:2024-08-28

Izen-emate itxiera:2025-06-30

Telefonoa:946390001

Emaila:javier.allende@zalla.eus

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • ATALA 1: MF 1423

    TELELAGUNTZA-ZERBITZUKO DEIAK ARTATZEA ETA KUDEATZEA (90 ordu)

  • ATALA 2: MF 1424

    TELELAGUNTZA-ZERBITZU BATEAN IRTEERA-DEIAK EGITEA ETA KUDEATZEA (60 ordu)

  • ATALA 3: MF 1425

    TELELAGUNTZA-ZERBITZU BAT EMATEKO TRESNAK, TEKNIKAK ETA TREBETASUNAK MANEIATZEA (80 ordu)

  • ATALA 4: MP0416

    LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKA PROFESIONALEN MODULUA (80 ordu)

Baldintzak

 

Parte-hartzaileek Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egon beharko dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran, eta egoera hauetakoren bat bete beharko dute: iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak edo bazterkeria-arriskuan daudenak.

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko