ENPLEGU-ANEZKAK 2024-2025

Deskribapena

Zer eskaintzen du?

ANEZKA programetan, lana bilatzeko prozesua zure egoera berean dauden beste pertsona batzuekin batera egin ahal izango duzu, enpleguan aditua den teknikari baten laguntzarekin. Teknikari horrek saioak dinamizatuko ditu eta etengabeko laguntza eskainiko dizu.

Programan sartzea borondatezkoa eta kontraprestaziorik gabea da, eta konpromiso handia eskatzen du programatutako saioetan parte hartzeari dagokionez, enplegua aurkitzearen kasuan izan ezik.

Anezka programak eskainitako jarduerak:

  • Besteak beste, honako gai hauek lantzen dituzten talde-saioak:
    • Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
    • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Bilaketaren xede den sektoreko enpresak identifikatzea.
    • Lana bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak.
    • Curriculuma, lan-elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
    • Enplegua bilatzeko tresna digitalak.
  • Banakako saioak.
    • Lana bilatzearekin lotutako arloetan adituak diren espezialistek emandako tailerrak.
    • Foroetan, enpresekiko networking saioetan eta bestelako hainbat ekitalditan parte hartzea.
    • Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Nola funtzionatzen du?

Anezka-taldea gehienez 20 pertsonak osatzen dute, eta 15 astez egiten du lan talde-saioetan.

Anezka amaitu arte lanik aurkitzen ez duen pertsona batentzat programak honako iraupen hau izango du:

  • 15 aste: astean 3 talde-saio.
  • Aurrez aurreko talde saioen iraupena 4 ordukoa izango da.
  • Aparteko jarduerak antolatuko dira, hala nola foroetan edo ekitaldietan parte hartzea, saioetarako programatu gabeko egunetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Erakundea:DEMA

Herria:Zehaztu gabe

Izena emateko irekiera:2024-07-24

Izen-emate itxiera:2024-09-30

Telefonoa:944189055

Emaila:info@dema.eus

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • Besteak beste, honako gai hauek lantzen dituzten talde-saioak:

    Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala. Lan-merkatuaren funtzionamendua. Bilaketaren xede den sektoreko enpresak identifikatzea. Lana bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak. Curriculuma, lan-elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra. Enplegua bilatzeko tresna digitalak

  • Banakako saioak.

    Lana bilatzearekin lotutako arloetan adituak diren espezialistek emandako tailerrak. Foroetan, enpresekiko networking saioetan eta bestelako hainbat ekitalditan parte hartzea. Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Baldintzak

  • Bizkaian izatea bizilekua.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, betiere programaren barruan antulatutako jardueretan parte hartu ahal badu.
  • Beste enplegu-anezkaren batean parte hartu ez izana.
  • Ekipo informatikoa eta Interneterako sarbidea izatea, eta oinarrizko ezagutza informatikoak izatea.

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko