LANERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA: INFORMATIKA-SISTEMEN PROGRAMAZIOA
Deskribapena
Prestakuntza planak (ibilbidea) prestakuntza ekintza hauek biltzen ditu:
Informatika-sistemen programazioa
Gainera, prestakuntza-planak (ibilbidea) aukera-berdintasunean sentsibilizatzera bideratutako prestakuntza-modulu bat du. Hala, bazterketa-arriskuan dauden pertsonei egokitutako prestakuntza-ibilbidea sortuko du, eta maskulinizatutako sektoreetan emakumeak sartzeko proposamenera egokituko da.
AUKERA BERDINTASUNAREN INGURUKO SENTSIBILIZAZIOA.
LAN-ORIENTAZIOA, LAN-AKTIBAZIOA, LAN-BITARTEKOTZA, LANERATZEA ETA JARRAIPENA prozesuekin osatzen da.
Erakundea:EDE Fundazioa
Herria:Bilbao
Izena emateko irekiera:2023-09-04
Izen-emate itxiera:2023-11-30
Telefonoa:944009999
Emaila:empleo@edefundazioa.org
Izen-emate epea amaitu daEnplegu programa
-
1. FASEA. LAN ORIENTAZIOA
• Parte-hartzaileen aktibazioa sustatzea. • Parte-hartzaileak enpleguaren eta gizartearen konplexutasunaren aurrean kokatzea. • Haien motibazioa, autonomia pertsonala eta gizarteratzeko ahalduntzea hobetzea. • Bere gizarteratze-ibilbidean duen protagonismoa eta parte-hartzea indartzea. • Enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, enplegurako gaitasun profesionalak eta soziopertsonalak eskuratuz.
-
1. FASEA. LAN-AKTIBAZIOA
• Taldeko lanaren testuinguruan, parte-hartzaileen aktibazioa sustatzea. • Parte-hartzaileak enpleguaren eta gizartearen konplexutasunaren aurrean kokatzea. • Gizarteratzearen aldeko motibazioa eta ahalduntzea hobetzea, talde-lanaren bidez. • Bere gizarteratze-ibilbidean duen protagonismoa eta parte-hartzea indartzea. • Enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, enplegurako gaitasun profesionalak eta soziopertsonalak eskuratuz.
-
2. FASEA. LANBIDE HEZIKETA TEKNIKOA
• Programazioan lan egiteko parte-hartzaileen gaitasun tekniko profesionalak hobetzea. • Ikasleei oinarrizko ezagutzak helaraztea, informatikako eremuak prestatzen profesionalekin lankidetzan aritzeko gai izan daitezen.
-
3. FASEA. LANEKO BITARTEKOTZA
o Bilbo Handiko Eskualdean, konponketen, osagaien salmenten eta abarren arloan diharduten sektore informatikoko enpresak identifikatzea, haiekin harremanetan jartzea eta kontzientziatzea, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako langabeziari buruz eta kolektibo horri aukerak eskaintzearen garrantziari buruz. o Parte-hartzaileen laneratzea erraztea, sektoreko lan-eskaintza eta -eskaera hurbilduz eta doituz.
-
4. FASEA. LANERATZEA
o Parte-hartzaileen laneratzea lortzea.
-
5. FASEA. JARRAIPENA
o “Banakako enplegagarritasun-planaren” emaitzak ebaluatzea parte-hartzaile bakoitzeko
Baldintzak
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute, langabezia edo enplegu-hobekuntzako egoeran.
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.
Izena emanda zaude dagoeneko