ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA ANEZKA`-HURRENGO LAN-ENPRESEN HASIERA: 2022ko IRAILA/URRIA

Deskribapena

Nola funtzionatzen dute anezkek?

•    Gehienez 20 pertsonek osaturiko taldeek elkarrekin lan egiten dute hura osatzen duten kide guztientzat lana aurkitzeko xedez.
•    Pertsona batek, enplegu arloko teknikariak, lan saioak dinamizatzen ditu, eta laguntza ematen du etengabe.
•    Programan parte hartzea borondatezkoa da, eta ez dago ordainik. Konpromiso maila handia eskatzen da parte hartzeari eta saioetara joateari dagokionez, enplegua aurkitzen denean izan ezik.

 

Iraupena

Iraupena: 15 aste, asteko taldeko 3 saio.  Saioak aurrez aurrekoak eta online izango dira. Aurrez aurreko saioek 4 ordu iraungo dute, eta online saioek, berriz, 2,50. Gainera, aparteko jarduerak antola daitezke, hala nola foro edo ekitaldietan parte hartzea saioak programatuta ez dauden egunetan.

Web informazioa

 

Erakundea:DEMA

Herria:Zehaztu gabe

Izena emateko irekiera:2022-07-01

Izen-emate itxiera:2022-09-30

Telefonoa:944189055

Emaila:info@dema.eus

Izen-emate epea amaitu da

Enplegu programa

  • Programaren jarduerak

    -Taldeko saioak; horietan, besteak beste, gai hauek lantzen dira: .- Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala. .- Konpetentzia digitalak. .- Lan merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresen identifikazioa. .- Enplegua bilatzeko eta aukerak antzemateko baliabideak. .- Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra. - Banakako saioak anezka koordinatzen duen pertsonarekin, enplegu teknikariarekin. - Tailerrak, enplegua bilatzearekin lotutako arloetako adituekin. - Foroak, networking enpresekin eta ekitaldiak antolatzea eta horietan parte hartzea. - Negozio ideia bat garatu nahi dutenei zuzenduriko ekintzailetzako lantegiak eta ibilbide praktikoa.

  • Taldeko saioak

    Talde saioetan gai hauek lantzen dira: Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala / Konpetentzia digitalak/ Lan merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresen identifikazioa/ Enplegua bilatzeko eta aukerak antzemateko baliabideak/ Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.

  • Banakako saioak

    Banakako saioak anezka koordinatzen duen pertsonarekin, enplegu teknikariarekin.

  • Tailerrak

    Tailerrak, enplegua bilatzearekin lotutako arloetako adituekin.

  • Networking-a

    Foroetan parte hartzea eta networkinga enpresekin eta ekitaldietan.

  • Ekintzailetza tailerrak

    Negozio ideia bat garatu nahi dutenei zuzenduriko ekintzailetzako tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Baldintzak

  • Bizkaian bizitzea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea langabe gisa edo enplegua hobetzeko prozesuan gisa; betiere, programan parte hartzea eragozten ez badu.
  • ANEZKA ildoko beste programaren batean parte hartu ez izana.
  • Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea, eta oinarrizko informatika ezagutzak izatea.

Izena eman

Izena emanda zaude dagoeneko