Aldundiak gazte migratzaileak laneratzearen aldeko apustua egin du erronka demografikoari erantzuteko
2022-12-19 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza
Gizartegune eztabaida eta hausnarketa jardunaldien hogeita bosgarren edizioan topaketa bat egingo da ‘Gazte migratzaileak laneratzea eta zailtasunak: Erronka Demografikoarako oinarriak’ aztertzeko. ‘Temporeros’ eta ‘GazteOn’ programak gazte migratzaileen enpleguaren aldeko foru politiken adibide dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak gazte migratzaileen laneratzearen aldeko apustua egin du Bizkaian gainditu beharreko erronka demografikoari erantzuteko.
Gaur goizean Gizartegune eztabaida eta hausnarketa jardunaldien hogeita bosgarren edizioa izan da, eta topaketa bat egin da ‘Gazte migratzaileak laneratzea eta zailtasunak: Erronka Demografikoarako oinarriak’ aztertzeko.
Jardunaldian ‘Temporeros’ eta ‘GazteOn’ programen balorazioak eta emaitzak aurkeztu dira. Programa horiek gazte migratzaileen enpleguaren aldeko foru politiken adibide dira.
Gizartegune jardunaldiaren XXV. edizioa inauguratzeko, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorearekin batera, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak ondokoa gogorarazi du: "enpleguak gizarteratzeko tresna nagusia izaten jarraitzen du", hortaz, pertsona horien laneratzea "justiziagatik, adimenagatik eta biziraupen hutsagatik" eman behar da.
Foru diputatuak azaldutakoaren arabera "jasangarritasunari lotuta kudeatu behar dugun erronka demografiko baten aurrean gaude". Izan ere, biztanleria zahartuz doa bizi itxaropena igo eta jaiotza tasak behera egin duelako, eta gai horiek lotuta daude Europan eta Espainian dugun gizarte babesarekin, bai eta emakumeek amatasunari dagokionez duten erabakitzeko askatasunarekin ere.
Laespada kudeaketaren eta aukeren arloan erronka demografikoari aurre egin behar ziola defendatu du, eta alde batera utzi ditu "ezer ez egitera garamatzaten diskurtso katastrofista eta apokaliptikoak".
Horri lotuta, gazteek "duintasunez beren bizi proiektua garatu" ahal izateko premia defendatu du, bai eta "haurtzaro gogorra edo nahitaez migratu behar izan duten" gazteek ere.
PROGRAMA
Jardunaldia parte hartu dute ere (mahai ingurua: ‘gizarte zaurgarritasun egoeran dauden gazteen gizarteratzea’), Lucia Gorjon ikertzaileak (Iseak) eta Sara Buesa Lanbideko prestazioen eta gizarteratzekok zuzendariak. Moderatzailea Óscar Seco Bizkaiko Gizarteratzeko zuzendaria izan da.
Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gazte Estrategia programak baloratu dira, Imanol Ilárazen ebaluazio orokorrarekin (SIIS, Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua). Beinke ebaluazioa aurkezteaz (gizarteratzeko arazo larriak dituzten gazteentzako eguneko zerbitzua) Olga Rodríguez eta Manu González arduratu dira. Hurrenez hurren, IRSE-EBI EUSKADIk kudeatutako Beinke Programaren zuzendaria, eta soziologoa, Deustuko Unibertsitateko Droga Gaietako Institutuko zuzendari ohia. ‘Temporeros’ programaren balorazioa aurkezteaz (Gazte migratzaileak laneratzeko esperientzia 13/2020 Errege Lege-Dekretuaren arabera) Karmele Artaraz arduratu da (Gaztaroa_Sartu-ko zuzendaria), eta bestetik, ‘Gazte on’ programaz Julián Pérez eta Raquel Serrano arduratu dira (hurrenez hurren, Ekonomia aplikatuko katedraduna bai eta CEPREDEko zuzendari nagusia ere, eta PROSPEKTIKEReko bazkide aholkularia). Balorazioen moderatzailea Susana González Bizkaiko Enplegu zuzendaria izan da.
Jardunaldiaren amaieran hausnarketa egin da ‘Gazteak lan munduan txertatzeko aukerak’ aztertzeko, Milagros Paniaguaren eskutik (Espainiako Gobernuko Gizarteratzeko idazkari nagusia), Ignacio Rodríguezekin batera (Bizkaiko Aniztasun eta Lankidetza zuzendaria).
BALORATU ARTIKULU HAU
Etiketak EU - empleo
Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an
SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...
DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala
DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...
DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten
Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.