Abian da LABORLANen bosgarren edizioa!

2024-05-24 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza

Prestakuntza eta enplegua konbinatzen dituen Programa mistoa da, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.

DEMAk, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak, hainbat sektore eta enpresa-elkarterekin batera, lan handia egiten du merkatuaren berariazko beharrak identifikatzeko eta prestakuntza-plan egokiak garatzeko, parte-hartzaileei laguntza integrala emanez. Edizio honetan, DEMAk ASCOBI / BIEBA (Bizkaiko Eraikitzaileen eta Higiezinen Sustatzaileen Elkartea), GAIA (Euskal Herriko Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Elkartea) eta AVE-BIE (Bizkaiko Induskari elkartea) eta Basque Health Cluster, erakundeen lankidetzarekin kontatzen du.

Prozesuak prestakuntza praktikoa eta kontratazioa hartzen ditu barne, lan bila dabiltzan enpresen eta pertsonen arteko zirkulua ixten duena. Edizio hau funtsezko sektore hauetan oinarritzen da:  eraikinen zaharberritzea, makinen mantentze-lanak, programazio informatikoa eta biomedikuntzako digitalizazioa. Sekotre  bakoitza profesional kualifikatuen eskaera handiagatik hautatu da.

Bestalde, enpresa laguntzaileek prestakuntza eta praktika aldian parte hartzen duten pertsonak ezagutzeko aukera dute, kontratatzeko unean bere beharrekin bat datozela ziurtatuz. Ikuspegi honek, trebetasun berriak eskuratzeaz gain, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa ere izatea bermatzen du.

Laborlanek esperientzia aberasgarria eskaintzen du, programan parte hartzen dutenen garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Aurreko urteetako istorio arrakastatsuek programa honen eragin positiboa azpimarratzen dute. Esperientzia hauek ezagutu nahi badituzu ikus ezasu bideo hau.

LABORLAN PROGRAMA

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak enplegua trebakuntza

Abian da LABORLAN 2026

Programa mistoa da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituena, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.

DEMAren ANEZKA anezkek arrakastaz itxi dute bere azken edizioa

Gaur ANEZKA Enplegu eta Ekintzailetza Anezkaren azken hiru Anezkak itxi ditugu, Bizkaian enplegagarritasunerako funtsezko tresna dela erakutsi duen programa. Hasieratik, 701 pertsonak aurkitu dute lana ekimen honi esker, eta laneratzeko erreferente gisa f...

Hasi da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia

DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen izapidetu beharko dute izena emateko eskaera. Ekimena urriaren 16an hasiko da eta hamabost asteko iraupena izango du; helburu nagusia...